Zapatuan zortzi talde batu ziren Durangon eta euren artean zegoen Durango Kirol taldea (DKT). Helburu argia zuten denak: jaitsierako postu biak ekiditea. Aurreko jardunaldietan nahi baino puntu gutxiago batu ostean, DKTk egun borobila behar zuen eta halaxe suertatu zen: hainbat garaipen eta bigarren postu lortu zituzten, Lehenengo Mailako JOMA Ligari eusteko.
Atletek ez ezik, epaileak ere galtza bete lan izan zuten hainbat taldek aurkeztutako erreklamazioei erantzuten. Asko zegoen jokoan eta bulegoetan lortutako puntu batek alde handia markatu zezakeen. Gaueko hamaikak arte jardun zuten lanean. Azkenean, tira-bira horietatik kaltetuen irten zena Iruneko atletismo kluba izan zen eta maila galdu zuen.