Kontzertua bi zatitan banatuta dago. Lehenengoan, Jose Maria Gonzalez bastidaren Txankorrinkoa, Enrique Vazquezen Mendi ta haranen artean, eta Felix Ibarrondoren Treña entzun ahalko dira, eta besteak beste Leire Retegik, Aitor Alvarez, Manu Gaignek edota Maite Sagastibeltzak parte hartuko dute. Bigarrenean, ostera, Harribitxibikote musikalak eskainiko du kontzertua; txistuaz gainera, penderoa, shruti box indiarra, gitarra edota mandolina entzun ahalko dira. Urko Lopezek aurkeztuko du emanaldia.