Kakorratz lana egiteko jardunaldi publikoa antolatu du Maristak ikastetxeak

Anboto 2023ko eka. 9a, 09:53

Argazkia: Bob Dmyt (Pixabay).

Jendaurrean Josteko Nazioarteko Egunagaz bat eginda, Maristak ikastetxeko talde bat Ezkurdin egongo da zapatuan, 10:00etatik aurrera kakorratz lana egiten. Ekitaldi irekia da eta gura duenak parte har dezake.

Jendaurrean Josteko Nazioarteko Eguna 2005ean ezarri zen, kakorratzaren aspaldiko erabilera eta hura erabiltzeak dakartzan onurak bultzatzeko. Maristak ikastetxeko kideek laugarren urtez irtengo dute kalera, gainerako herritarrekin zein elkarteekin batera kakorratza astintzeko. Ekitaldi irekia da eta azaldu dute gura duenaren esku ipiniko dituztela kakorratzak eta artilea. Konpainia onean, afizioa eta ezagutza partekatuko dituztela azaldu dute. Jardunaldia 10:00etatik 14:00etara egingo dute Ezkurdin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!