Durangoko Alde Zaharreko tabernariek Euskal Jaia antolatu dute zapaturako

Anboto 2023ko eka. 8a, 11:28

Trikitilariekin girotutako taberna ibiltari bat, txapel jaurtiketa txapelketa eta musika jartzaile bat egongo dira besteak beste.

Durangon Euskal Jaiak ospatzen dabiltza egunotan, eta Alde Zaharreko tabernarien elkarteak bere aletxoa ipiniko du jaian. Zapatuan egun osoko egitaraua izango dute Alde Zaharrean zehar. Honako ekintza hauek egongo dira:

  • 13:00 Txupinazoa.
  • 13:00-15:00 Trikitilariekin girotutako taberna ibiltaria.
  • 15:00 Produktu autoktonoekin egindako kazolen aurkezpena. Kuadrillen arteko lehiaketa.
  • 17:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa Pinondon.
  • 17:30-20:30 Txorongo Txaranga Pinondotik Goienkalera.
  • 20:30 Euskal Festa DJa.
  • 00:00 Amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!