Irene Oguizari ebakuntza egin diote eskuin belauneko mina osatzeko

Anboto 2023ko eka. 7a, 15:13

Irene Oguiza ebakuntza egin ostean. (Argazkia: www.athletic-club.eus)

Ebakuntza ondo joan da.

Irene Oguiza Athleticeko futbol jokalari durangarrari ebakuntza egin zioten astelehenean. Iazko azarotik martxoan zelaietara itzuli zen arte "molestiak" izan ditu eskuin belaunean meniskopatia batengatik, Athleticek ohar batean azaldu duenez. Horrela, udako geldialdia aprobetxatu dute kanpo-meniskoaren haustura erradiala josteko. Ebakuntza ondo irten dela eta laster errekuperazio prozesua hasiko duela informatu dute klubetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!