Nuria Etxegaraik Espainiako errekorra hobetu du 2.000 metroko oztopo proban eta bere adin tartean

Anboto 2023ko eka. 6a, 14:57
Nuria Etxegarai 2.000 metroko oztopo proba batean. (Argazkia: DKT)

Master 50 kategorian eskuratu du lorpena.

Durangoko atletismo pistak hitzordu garrantzitsu bi hartu zituen joan zen asteburuan: Euskadiko Master Txapelketa, zapatuan, eta Espainiako Bigarren Mailako kluben arteko txapelketako jardunaldia, domekan. Durango Kirol Taldeko (DKT) Nuria Etxegaraik bietan parte hartu zuen eta emaitza bikainak lortu zituen. Etxegarai Mungiarra da jaiotzez, baina lotura estua dauka Durangaldearekin: DKTgaz Durangon entrenatzeaz gainera, Berrizen lan egiten du.

Zapatuan, 2.000 metrotako oztopo proban eta 50 urtetik gorako kategorian aritu zen eta Espainiako errekorra hobetu zuen. Marka berria honako hau da: 7.55.6. Hurrengo egunean, berriz, bigarren geratu zen 3.000 metrotan.

Zapatu honetan, gizonen txanda

Zapatu honetan gizonen txanda izango da, berriro ere Durangoko atletismo pistan. DKTko gizonak Lehenengo Mailan dabiltza eta ez jaistea dute helburu. Horretarako azkenengo postu biak ekidin behar dituzte. Horretan saiatuko dira Eneko Lambarri, Imanol Aiartzaguena, Paul Ubierna eta enparauak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!