[EGITARAUA]: Munduko Arrozen jaialdiak Durangoko herritarren aniztasuna kaleratuko du zapatuan

Anboto 2023ko eka. 6a, 19:00

Jaialdia Landako Gunean egingo dute. Espazio publikoa berreskuratzea, elkarbizitza sustatzea eta aurreiritziak gainditzea dira Durangoko parte hartze tailerraren helburuetako batzuk. Dantza ikuskizunak, txaranga, umeentzako tailerrak eta kontzertuak egingo dituzte arrozaren bueltan.

Aurreiritziak apurtu eta elkarbizitza sustatu. Horixe izango da asteburu honetan Munduko Arrozen jaialdian egingo dutena. Arrozak mundu zabalean kolore, errezeta eta zapore ugari duela aprobetxatuta, jaialdian Durangoko bizilagunen aniztasuna islatuko dute. "Herritarren parte hartzea, espazio publikoen berreskuratzea eta elkarbizitza sustatzea" dira Durangoko parte hartze tailerraren helburuetako batzuk. "Baita pertsona migratu eta arrazalizatuei buruz ditugun aurreiritziak gainditu eta elkar hobeto ezagutzeko espazio bat sortzea ere", gaineratu dute. Iazko edizioan 800 bat herritarrek parte hartu zuten. Durangoko 20 elkarte batu ziren jaira. Aurtengo ediziorako ere egitarau zabala osatu dute. Ekintzak Landako Gunean egingo dituzte:

  • 9:30 Muntaketa.
  • 11:00 Umeentzako tailerrak Inurri Skauten eskutik.
  • 12:00 Txaranga, Ghana United elkartearen eskutik.
  • 13:00 Dantzak Virgen del Cisne eta Nicarao taldeen eskutik.
  • 13:45 Moze Nayaren kontzertua.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 16:15 DJ Deejay_enock.

Egun osoan zehar mural margoketak eta merkatua egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!