[ARGAZKI GALERIA] Bide Indarkeriari Stop elkartearen argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Anboto 2023ko eka. 5a, 13:50

Kike Balenzategui nafarraren argazkia izan da irabazlea.

Iazko harrera onak animatuta, aurten ere 'Ikusi eta Ikasi' argazki lehiaketa antolatu du Bide Bazterkeriari Stop elkarteak. Aurten 161 argazki aurkeztu dira eta euretako 12 saritu dituzte gaur Durangoko Kurutzesantu Museoan egindako ekitaldian. Argazki irabazlea Kike Balenzategui barañaindarrarena izan da.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Aldundiko, Durangoko Udaleko eta Lagun Aro aseguru etxeko ordezkariek parte hartu dute ekimenean.

Erakusketa ibiltaria

Argazkirik onenekin erakusketa ibiltari bat antolatu dute. Herriz herri ibiliko da hurrengo hilabeteetan. Lehenengo geltokia Durangokoa. Bihartik ekainaren 19ra Landako Kiroldegian egongo da ikusgai eta ondoren Artziniegara eramango dute.

Honako hauek izan dira gaurko sarituak:

  1. Kike Balenzategui Arbizu (Barañain, Nafarroa).
  2.  Carlos de Cos Azcona (Soraluze, Gipuzkoa)
  3. Alejandro Jose Pernias Paredes (Venezuela)
  4. Felix Urrutia Uriarte (Mungia, Bizkaia)
  5. Paola Diaz Zarate (Barakaldo, Bizkaia)
  6. Begoña Belon Alcaraz (Getxo, Bizkaia)
  7. Unai Fernandez de Retana (Gazteiz, Araba)
  8. Jose Luis Zubiri Munarriz (Tafalla, Nafarroa)
  9. Iren Ibisate Cuartero (Bilbo, Bizkaia)
  10. Ruben Dario Rojas Sanchez (Eibar, Gipuzkoa)
  11. Peio Azaola Tato (Getxo, Bizkaia)
  12. Urtzi Vera Rodriguez (Orozko, Bizkaia)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!