'Mendian hil, hirian hil' dokumentala eskainiko dute eguenean Durangoko Zugaza zineman

Anboto 2023ko eka. 5a, 11:25

Alpino Tabira mendi klubak antolatuko du ekimena Euskal Asteko egitarauaren barruan.

'Mendian hil, hirian hil' dokumentala eguenean, 19:00etan, eskainiko dute Zugaza zineman. Iñaki Peña gidoigile eta zuzendaria ere hantxe izango dela aurreratu dute Alpinoko arduradunek. Sarrerak doan eskuratu daitezke aforoa bete arte.

Dokumentalak euskarazko film onenaren saria irabazi zuen BBK Mendi Film jaialdian, 2020an. Beste hainbat sari ere eskuratu ditu. Debagoieneko Ospitaleko zainketa aringarrietako medikua den Iñaki Peñak idatzi eta zuzendu du Artemanekin elkarlanean. Doluari buruz egindako trilogia —'Aulki hutsak' eta 'S(u/a)minetik bakera'— izten du dokumental honek. Mendia eta hiria lotzen ditu; eskalada egiten hildakoen doluak, ospitalean edo etxean senitartekoekin hildakoen doluekin alderatzen ditu, hain zuzen. Dokumentalean hainbat testigantza agertzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!