[BIDEOA]: "Zabalarrako zapaburuak hasita kantuan, zapo-herria osorik dago ezin isilduan"

Anboto 2023ko eka. 2a, 21:00

Zabalarra eskolako kideek Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin filmatutako bideoklipa estreinatu dute. "Eskola txikia eta familia handia" direla diote kantuko errepika eta estrofa artean. Rock doinu dantzagarriak eta aniztasuna batu dituzte bideoan.

Durangoko Zabalarra eskolako kideek Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin grabatutako bideoklipa estreinatu dute. Kantuaren errepika edo estribilloak honako hau dio: "Zabalarrako zapaburuak hasita kantuan, zapo-herria osorik dago ezin isilduan". Zabalarra eskola txikia eta familia handia direla diote, zapaburuz beterikoa. Hainbeste, Porrotxi berari ere zapoaren koloreaz berdetu baitzaio ohiko sudur gorria. Bideoklipa Durangoko Bideografik ekoiztetxeak egin du. Kantua Xabier Zabala konpositoreak sortu du eta Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak jantzi dizkio hitzak. Koreografiak Izaskun Forkadak egin ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!