Bi hitzordugaz ospatuko du ikasturte amaiera Bart Sax! taldeak

Anboto 2023ko mai. 26a, 13:17

Zapatuan, hilak 27, 13:00etan kontzertua eskainiko du Bart Sax! taldeak Durangoko Ezkurdiko kioskoan. Aurretik, 12:30ean hasita, DJ Itsuak girotuko du gunea. Ekainaren 3an Abadiñoko Traña plazan eskainiko du bandak kontzertuak. Swing eta jazz doinuak jorratuko dituzte, ohi bezala, pop, rock eta latin zertzeladekin. 

Bart Sax! Bartolome Ertzillako Musika Eskolako saxoen big banda da. Hamasei ikasturte daramatza jardunean, eta 20 musikarik osatzen dute; Esti Ibarrak abestuko du. Itziar Castillo Bart Saxeko zuzendariak aspalditik zuen ideia buruan, Durangoko Tabira Bandak Kioskoaren 100. urteurrenean bertan jo zuenetik, hain zuzen ere. "Oraingo honetan musika eskolatik proposatzen dugu antzokietatik, musika aretoetatik eta kontserbatoriotik herriko plazara ateratzea, gure musika durangarrei eskeintzeko, gure jarraitzaileei, goizean plazan gozatzen ari diren familiei, paseatzen edo handik pasatzen direnei edo Ezkurdi inguruan leihoak zabaltzen dituztenei", azaldu du ohar baten bidez. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!