'La divina Commedia' erakusketa Durangoko Museoan izango da gaurtik aurrera

Aritz Maldonado 2023ko mai. 26a, 13:00

La Divina Commedia erakusketak Dante Alighierik idatzitako obra du oinarri, eta hamabost artistak baino gehiagok "lan esklusiboak" egin dituzte bertan erakusteko; besteak beste, Magdalena Albendearen, Milo Biancaren, Jose Coboren eta Massimiliano Tonelliren lanak erakutsiko dituzte.

"Danteren testuek era guztietako artistengan izan dute eragina eta inspirazioa azken 700 urteotan: margolariak, eskultoreak, poetak eta musikariak. Hori dela eta, erakusketa honek poeten, musikarien eta zineforumaren emanaldiak izango ditugu", azaldu dute Durangoko Arte eta Historia museotik ohar baten bitartez. 

Ohikoa den moduan, museoak erakusketagaz lotura duten jarduerak antolatu ditu. Ekainaren 1ean Massimilano Tonellik berbaldia emango du, eta gero zineforuma egongo da; Tonelli erakusketako komisarioa ere bada. Ekainaren 15ean, Jon Antonek piano kontzerta emango du museoaren atzeko lorategian. Atzo zabaldu zituen ateak erakusketak, eta uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!