[BIDEOAK] Zabalarra eskolako bideoklip berriaren aurkezpen galarako sarrerak eskuragarri daude

Anboto 2023ko mai. 24a, 10:50

Ekainaren 1ean emanaldi bi egingo dituzte Plateruenean.

Durangoko Zabalarra eskolako guraso elkarteak eta eskolako komunitateak ekimen berri bat abiatu zuten iaz: eskolako baloreak eta euskara sustatuko zituen abestia eta bideoklipa sortzea. Helburu horretan bidelagun izan dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Martxoan abestia grabatu zuten eurekin eta apirilean eskolan izan ziren bideokliparen grabaketarako.

Prozesu horren guztiaren ostean heldu da emaitza plazaratzeko ordua. Bideoan Porrotxek iragartzen duen moduan, ekainaren 1eko eguenean estreinatuko dute bideoklipa Plateruenean. Emanaldi bi egongo dira: 17:30ean eta 18:30ean. Bideoklipaz batera beste osagai batzuk ere izango ditu aurkezpen galak: dantza, bideokliparen making of-a, hartualdi ustelak, egileei egindako elkarrizketak…

Gala hori bertatik bertara ikusteko sarrerak eskuragarri daude euro batean. Durangoko Lupetza tabernan edo 627 84 20 79 telefonoaren bidez eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!