[BIDEOA] Zabalarra eskolako baloreak islatuko dituen abestia sortuko dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituztela

Anboto 2022ko ira. 14a, 10:25

Irailaren 23an eskolan antolatuko duten jaialdi batekin abiatuko dute ekimena.

Zabalarrako guraso elkarteak eta eskolako komunitateak ekimen berri bat abiatu dute: Euskara ardatz dutela, eskolako kideen artean ezaguna den kamiseta berdeak barneratzen dituen "baloreak eta sentipenak" (Korrikan parte hartzea, eskolan sukaldea lortzeko borroka, Euskal Herria ezagutzeko txangoak…) islatuko dituen abesti bat sortzea.

"Hurrengo hilabeteetan makina bat ekintza egingo ditugu helburu hori lortzeko asmoarekin eta bide batez aukera itzela izango da euskarari bultzada emateko eta hartuemanak sendotzeko", adierazi dute. Gainera, prozesu honetan bidelagun izango dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Ibilbide honi hasiera emateko irailaren 23an jaialdi bat ospatuko dute. Egun horretan egingo den zozketarako errifak salgai daudela ere aurreratu dute.

IRAILAK 23 - UDAZKENEKO EUSKARAREN JAIA

  • 16:30 - 18:30 Txapa, maskara, aurpegi margotzea eta globoflexia tailerrak.
  • 17:30 Altxorraren ginkana jokoa (taldeka: ume, guraso eta irakasle).
  • 19:00 Karaokea.
  • 19:55 Sari banaketa.
  • 20:00 Zozketa. Sariak honako hauek izango dira: eskolako abestiaren grabaketan protagonista 'berezia' izatea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lote bat eta euskarazko liburuak erosteko opari-txartela.
  • Ostean, karaokeak eta dantzek jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!