Andereak elkarteak hilketek komunikabideetan izan duten "tratamendu sentsazionalista" salatu du, horrek indarkeria matxistaren benetako arrazoiez kontzientziatzea eragozten duelakoan. Marcela Lagarde antropologoaren berbak hartuta, hilketok "botere eta gorroto krimenak" direla adierazi dute, "emakumeei eta neskatoei bizitza bortizki erauzten dietenak, menperatze egoeran mantentzeko". Kontzentrazioa eguenean egingo dute, Andra Marin, 18:30etan.
Durangoko erasotzailea, kartzelan
Elkarteak jakinarazi duenez, Durangoko bi sexu-erasoren egilean kartzelan sartu dute. "Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea ikuspegi zigortzaile hutsa ez dela nahikoa hezteko eta egiturazkoa den indarkeria desagerrarazteko", adierazi dute hedabideetara bidalitako oharrean.