Durango Kirol Taldeak Bizkaiko txapelketa irabazi du gizonetan eta azpitxapeldun geratu da emakumeetan

Anboto 2023ko mai. 22a, 09:41

Podium bietako irudiak.

Durangoko atletismo pistak Bizkaiko txapelketak hartu ditu asteburuan.

Gizonetan Durango Kirol Taldea (DKT) izan zen onena 139 punturekin. Basauriko Artunduaga (122) eta Getxo (112) geratu ziren bigarren eta hirugarren tokietan. DKTko hainbat atletek harmailetatik jarraitu zuten txapelketa ekainaren 10erako indarrak gordetzen. Izan ere, egun horretan Lehenengo Nazional Mailako azken jardunaldia lehiatuko dute Durangoko atletismo pistan eta DKTk mailari eustea izango du helburu. Baina euren ordez ibili zirenek oso maila ona erakutsi zuten. Imanol Aiarzaguena abadiñarrak 400 metroko proba irabazi zuen ,eta, Eneko García Alarcón durangarra (800 metroak) eta Cherif Coly elorriorra (pertika jauzia) bigarren geratu ziren.

Emakumeetan Ezkerraldea atletismo kluba geratu zen txapeldun (79), Durango Kirol Taldea bigarren bigarren izan zen (66) eta Tximista kluba (59) hirugarren. Azpimarratzekoa da talde honetako atleta asko oso gazteak direla eta etorkizun oparoa izan dezaketela. DKTko emakumeen talde nagusiak beste hitzordu garrantzitsu bat izango du ekainaren 4an: Bigarren Mailako finala lehiatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!