Durangoko Wadokan arte martzialen klubak Madrilgo Villa Nueva del Pardillo herrian egindako txapelketan parte hartu du asteburuan. Klubeko kideek 24 domina eskuratu dituzte: urrezko 11, zilarrezko 11 eta brontzezko 4. "Orain egindakoa berrikusteko eta momentuko urduritasunak eragindako akats txikietatik ikasteko unea da; bai kirol arloan eta baita pertsona moduan ere", adierazi dute klubeko kideek ohar batean.