Udal eta foru hauteskundeak

Durangoko EH Bilduk Babes Ofizialeko 240 etxebizitza egin gura ditu alokairurako

Anboto 2023ko mai. 18a, 15:50

Planak "durangar askok duten arazo larri bati irtenbidea" emango diola dio talde subiranistak, "gazteei batez ere, baina baita herriko beste sektore batzuei ere". 

Talde subiranistak Udalak eta Garraio Sailak "2021ean lortutako akordioa" atera du hauteskunde kanpainaren eztabaidara. Itun horri helduta, Basbes Ofizialeko 240 Etxebizitza eskaini gura dituzte alokairuan. EH Bilduk dio plan horrek "durangar askok eta askok duten arazo larri bati" emango diola irtenbidea. "Gazteei batez ere, baina baita herriko beste sektore batzuei" ere. "Gogoan duzue EAJk 18 solairuko bost dorreak gelditzea ezinezkoa zela esaten zigunean? Bada, lortu dugu, eta gainera, izaera sozial nabarmena duten proiektu asko gehitu dizkiogu", esan du Ima Garrastatxu hautagaiak. "EH Bilduren eta PSE-EEren artean elkar ulertu gura dugunean, lortzen dugu", azpimarratu du. 

Garrastatxuren iritziz, "beharrezkoa" da etxebizitzaren gaia jorratzea, "alokairuen prezioak maximo historikoetan baitaude". EH Bilduk emaniko datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, alokairuaren prezioa 747 eurokoa da batez beste. Gaineratu dutenez, etxebizitza eskatzaileak ere maximo historikoetan daude. "62.000 pertsona daude Etxebiden" izena emanda, EH BIlduren esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!