Jon Zabala puntista Durangon izango da domekan, gaztetxoen artean zesta punta sustatzen

Anboto 2023ko mai. 18a, 10:01

Jon Zabala beste hainbat herritan ere egon da zesta punta belaunaldi berrietara zabaltzen.

Guuk euskal telekomunikazio-konpainiak eta Jon Zabala ‘Bullet’ Markina-Xemeingo puntistak 'Zesta Punta Guuk Experience' ekimena egingo dute domekan Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.

Ekimena familiei enfokatuta dagoela eta doakoa dela nabarmendu dute antolatzaileek. Domekan, 11:00etan hasita eta bi orduz, bertaratzen direnek kirol honen bitxikeria guztiak ezagutuko dituzte, koordinazio, tiro eta jauzi jokoak egingo dituzte, eta saskiarekin praktikatzeko aukera ere izango dute.

Julen del Río puntista gasteiztarra izango da Jon Zabalarekin batera jendeari irekitako master class honetan. Zortzi urtetik gorako guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Ekimenean parte hartzeko aurretik eman behar da izena saio bakoitzeko toki-kopurua mugatua delako. Izen-ematea: www.guuk.com/eus/zesta-punta  webgunearen bidez egin daiteke.

Jon Zabalarena izan da ekimena sortzeko ideia. “Irratian Guuk-en iragarki bat entzun nuen, zuntzik azkarrenarena, eta berehala etorri zitzaidan burura zesta-puntaren abiadurarekin lotzeko ideia. Haiekin zerbait egin nahi nuen, eta elkarrekin sortu dugu proiektu polit hau, gaur egun zesta-punta bizitzen ari den susperraldiari gure ekarpentxoa egiteko”.

Otsailaren abiatu zen egitasmoa, Club Deportivo Bilbao pilotalekuan, gero martxoan Gazteizetik eta Donostiatik pasatu zen. Apirilean Iruñean egon zen eta maiatzaren 7an Eibarren. Durangon egon ondoren, ekainaren 4an Gernikara iritisiko da.

Jon Zabala, gaur eguneko puntista onenetakoa

Joan Zabala (Markina-Xemein, 1988) gaur eguneko zestalari onenetakoa da. 2022an berak irabazi zuen Gernikako Winter Series-a. “Bullet” (bala) ezizena jarri diote bere pilotakadek frontoian hartzen duen abiaduragatik. Filipinetan eta Floridan (AEB) profesional moduan ibilitakoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!