Aurtengo Tabirra garagardo azokak musika kontzertuak ere izango ditu

Anboto 2023ko mai. 16a, 20:08

Durango Rugby Taldeko eta Durangoko Udaleko ordezkariak gaurko agerraldian.

Garagardo azoka eguenetik domekara irekiko dute Landako Gunean. Barikuan eta zapatuan  hamalau musika talderen zuzenekoak ikusteko aukera egongo da.

Durango Rugby Taldeak (DRT) Tabirra izeneko garagardo azokaren bigarren aldia antolatuko du eguen honetatik domekara bitartean, Durangoko Landako Gunean. Ekimenak Durangoko Udalaren eta La Salve garagardo enpresaren laguntza du beste laguntzaile batzuen artean. 

Landako Guneko lehenengo moduloan antolatuko dute, hau da, aurreko aldean. Hamar bat metroko luzerako barra bat egongo da eta bertan hamar bat 'kañero' edo garagardo-banagailu egongo dira, askotariko La Salve garagardo motekin. Alkohol bako garagardoak ere egongo dira. Sarrera doakoa da. Dirua tiketengatik aldatuko da sarreran eta horrekin ordainduko dira garagardoak. Barretako txanda guztiak bolondresekin beteko dituzte.

Aurtengo edizioan Tipi-Tapa enpresaren Food Truck bat egongo da, baita Cachito Mío enpanaden eta Arripu Tabernako tortilen postuak ere. Horrez gainera, umeen jolaserako gunea eta errugbiaren inguruko solasaldiak izango ditu aurtengo azokak.

Musika kontzertuak

Joan den urteko musika eskaintza hobetzea izan dute helburu nagusietako bat eta, horretarako, eskualdeko taldeez osatutako egitaraua prestatu dute barikurako eta zapaturako. Guztira 14 talderen zuzenekoak ikusteko aukera egongo da. 

MAIATZAK 18 -EGUENA

  • 19:00etatik 23:00etara egongo da zabalik.

MAIATZAK 19 - BARIKUA

  • 17:00etatik 01:00etara egongo da zabalik.

Musika kontzertuak:

  • 18:00 Peio
  • 19:00 Banda Baffana
  • 20:00 Katu
  • 21:00 Ezta Ilen
  • 22:00 Ezezez
  • 23:00 Muni&zipala

MAIATZAK 20 - ZAPATUA

  • 11:30etik 02:00etara egongo da zabalik.

Musika kontzertuak:

  • 12:00 KSKA
  • 15:00 Hellwatch
  • 16:00 Hilerri
  • 18:00 Llama a la pasma
  • 19:00 Ainke
  • 21:00 Iramo
  • 22:00 Sentenciados
  • 23:00 Zuretzako mezua

MAIATZAK 21 - DOMEKA

  • 12:00etatik 15:00etara egongo da zabalik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!