Udal eta foru hauteskundeak

Garrastatxuk Pinondo plaza eta Andragunearen ondoko erribera berritzeko asmoa agertu du

Anboto 2023ko mai. 15a, 15:06

Pinondo durangar guztientzat "abegitsua eta zirraragarria" izatea gura du.

Durangoko EH Bilduren Ima Garrastatxu hautagaiak Pinondo plaza berritzeko eta Andragunearen ondoko erreka erribera berritzeko "konpromisoa" hartu du. Garrastatxuk jakinarazi du proiektuaren diseinua lizitaziora atera dela dagoeneko. Berritze horren ardatzak hiru multzotan batu dituzte. Espazioa berrituta eta eremuak inklusibo eginda, jarduerak antolatu gura dituzte era komunitarioan gozatzeko. "Pinondo plaza Durangoko altxorretako bat da, inguru ikusgarriz inguratua. Santa Anako arkua, erreka, zuhaitz ikusgarriak, iturria, Etxe Zuria jauregia,… Pinondo leku magiko bihurtzen duten elementuak dira. Gogor lan egingo dugu merezi duen distira itzultzeko", azaldu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!