Erositako produktuak jaso ahal izateko 58 takilla adimendu ipiniko dituzte Durangon

Anboto 2023ko mai. 11a, 13:15

Merkatu plazan eta Landako Gunean ipiniko dituzte. Herritarrek takilletan jaso ahalko dituzte ordu desberdinetan erosietako edo enkargaturiko eskaerak.

Durangoko Udalak, herriko Merkataritza Mahaiak proposatuta, lehiaketa publikora atera du 58 takilla instalatzeko proiektua. Tresna berri hauei eskerrak, herritarrek bertan haso ahalko dituzte herriko dendetan erosiriko edo enkargaturiko produktuak, ordu desberdinetan. Takillok Landako Gunean eta merkatu plazan ipiniko dituztela aurreratu du Durangoko Udalak. Proiektua 50.035 euroko aurrekontuagaz atera dute lehiaketa publikoa. Zerbitzua udako opor osterako prest egotea gura du Udalak.

Takilla adimendunak

Takillak internetera konektatuta egongo dira. Produktuak bertan jaso ahal izateko posta elektronikoz, whatsapp bidez edo SMS bidez jasotako QR kode bat eskaneatu beharko da. Takilla bakoitzak tenperatura mantentzeko sistema izango du, tenperatura aldaketen ondorioz bertan gorde daitezkeen elikagaiak ez daitezen hondatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!