Unai Mendiburu irabazle Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen saioan

Anboto 2023ko mai. 5a, 09:09

Atzo jokatu ziren Udabarria Bertsotan fasaeko lehenengo saioak, Durangon eta Urdulizen; Unai mendiburu eta Aissa Intxausti izan ziren irabazleak, hurrenez hurren. Araitz Katarain mallabiarrak bigarren egin zuen Durangoko saioan; Igor Galarza abadiñarrak, ostera, hirugarren postuan amaitu zuen Urdulizko saioa. 

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria den sailkapen fasea da Udabarria Bertsotan. Plateruenan izan zen Durangoko saioa, eta Mendiburu izan zen nagusi, 194,5 puntugaz. Horrela geratu dira Durangoko puntuazioak: 

  1. Unai Mendiburu Valor...............194,5
  2. Araitz Katarain Mugarza..........183
  3. Peru Irastortza Santxo……………176
  4. Arkaitz Zipitria Mendizabal……175,5
  5. Imanol Arrutia Azkueta……………160
  6. Bikain Urkiri Etxebarria...............145,5

Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ibili zen. Urdulizko saioa kultur etxean izan zen, eta horrela geratu zen sailkapena: 

  1. Aissa Intxausti Aburruza.......203,5
  2. Beñat Bilbao Landa................178
  3. Igor Galarza Intxausti.............176
  4. Jone Larrinaga Dañobeitia.....170,5
  5. Maider Altuna Urbina..............142,5
  6. Illart Gamuzio Larrazabal........141

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!