Momentuz, Guardia Zibilak ez du operazioari buruzko argibide askorik eman. Baieztatu dute "miaketa batzuk" egiten ari direla. Operazioaren jatorrizko ikerketa "beste probintzia batek" daramala azaldu dute, baina operazioagaz zerikusia duten ekintzak Durangora arte heltzen direla.
Epaileak operazioaren barruko jardunbideak "sekretupean" jarri dituenez ez dutela bestelako daturik azaldu dute, "ezta ikertzen ari diren delituaren tipologiari buruzkorik ere". Epaileak sekretupeko agindua kentzen duenean, operazioari buruzko datu gehiago jakinaraziko dituztela azaldu dute, "astebeteren barruan gutxi gorabehera".