Kiroletako lesioen inguruko mahainguru batekin hasiko dute Kirol Hilabetea Durangoko Ekana zentroan

Anboto 2023ko mai. 4a, 11:10

Eneko Boveda eta Uribarri Barrutieta lako kirolariak batuko ditu lehenengo saioak.

Kirolariek pairatzen dituzten lesioak eta euren errekuperazio prozesuak ardatz hartuta, hitzaldi sorta bat antolatu du Durangoko Ekana Zentroak Kirol Hilabetearen barruan.

Lehenengo saioa gaur bertan (maiatzak 4) izango da Ekanak Durangoko Montevideo kalean duen zentroan. 19:30etik aurrera kirol ezaugarri ezberdinak dituzten lau kirolari batuko dituzte mahainguru batean: Eneko Boveda futbolari ohia, Uri Barrutieta Durango Rugby Taldeko jokalaria, Urko Valdivielso mendi korrikalaria eta Antxon Urizar Ezkurdi kirol taldeko jokalaria.Lehen saio honetarako sarrera doakoa da.

"Testuinguru desberdinetan, kirolariek beraien bizipenak azalduko dituzte, modu honetan ondorengo asteetan kirol esparruko teknikari ezberdinek egingo dituzten hitzaldiei bidea zabalduz", azaldu dute zentroko kideek gaurko hitzaldiari buruz.

Ostean, beste lau hitzaldi egongo dira maiatzeko eguenetan eta ekaineko lehenengo eguenean. Hitzaldi bakoitzean plaza mugatuak daude eta aurretik izena eman behar da (5 euro).

HITZALDIAK

MAIATZAK 4, 19:30

  • 'Kirolarien bizipenak'. Hizlariak: Eneko Boveda, Urko Valdivielso, Uri Barrutieta eta Antxon Urizar. Dohainik.

MAIATZAK 11, 19:30

  • 'Rehabilitación y readaptación de la lesion deportiva'. Hizlaria: Niko Capelastegui. (5 euro)

MAIATZAK 18, 19:30

  • 'Kirol odontologoen zeresana kirol lesioetan'. Hizlariak: Garazi Sampedro eta Begoña Gomez. (5 euro)

MAIATZAK 25, 19:30

  • 'Psicologia deportiva: Prevención y readaptación psico-fisiológica de las lesiones'. Hizlaria: Aitor Fontanes Caceres. (5 euro)

EKAINAK 1, 19:30

  • 'Lesio prebentziorako nutrizioa'. Hizlariak: Nahia Zeziaga eta Andrea Larrea. (5 euro).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!