Durangoko Udalak lau ordainketatan jasoko ditu hitzartutako 1,5 milioi euroak. Ekarpenaren lehenengo zatia, 375.000 euro, hilabete honetan jasotzea aurreikusi du udalak. Jasoriko guztiarekin eraikinaren fatxada eta barrualdea eraberritu gura dituzte. Beheko solairuan oztopo arkitektonikoak kentzeko asmoa dute.
2000ko hamarkadaren hasierara arte Correosen postetxe izandako eraikina herriko "lehen kultur etxe" izatea gura du gobernu taldeak.