PPren Durangoko alkategaia den Carlos Garcia aurkezteko ekitaldia egin dute gaur

Anboto 2023ko api. 29a, 17:20

PP alderdiak Carlos Garcia Durangoko alkategaia eta Raquel Gonzalez Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia ofizialki aurkeztu ditu gaur, Durangon egindako ekitaldian.

Miguel Angel Rodriguezek -Durangoko zerrendan doa, azken tokian- eta Euskadiko PPko presidentea den Carlos Iturgaizek ere parte hartu dute aurkezpenean, besteak beste. Santa Anatik Durangoko Gran Hotelera joan dira eta han berba batzuk esan dituzte. 

Carlos Garciak adierazi du gaur eguneko alkatearen kudeaketa "negargarria" izan dela. "PP Durangoko udaletxeko atetik sartzen denean, alkatea eta Bildu leihotik irtengo dira. Hori da egiten dugun gure lehenengo promesa", esan du Garciak.

Gaurko ekimeneko irudia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!