PP alderditik Carlos Garcia (Bilbo, 1980) izango da maiatzeko hauteskundeetara begirako alkategaia. Halaxe baieztatu du Bizkaiko PPk. Gaur egun PPko zinegotzia da Bilboko Udalean. 2011tik 2015era bitartean, berriz, Elorrioko Udaleko zinegotzia izan zen. Horrez gainera, PPren zerrenda Miguel Angel Rodriguezek (Valladolid, 1964) itxiko duela ere baieztatu dute. Besteak beste, komunikazio arloko estatu-idazkaria izana da Jose Maria Aznar buru zuen Gobernuan. PPren Durangoko zerrenda osoa hurrengo egunetan jakinaraziko dute.