Asteko kuota 25 eurokoa izango da (hamabina eurokoa bigarren eta hirugarren umeentzat). Plaza kopurua mugatua dela gogoratu du udalak, baita ere.
Udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 21era egingo dira Zaldibarren. Izena emateko, ostera, maiatzaren 12ra egongo da aukera. Iaz ez bezala, lau astez egingo dira udalekuak; Zaldibarko Udalaren arabera, aurrekontu parte hartzaileetako proposamenetako bat zen hori. Ordutegia ere ordubetez luzatuko da.
Asteko kuota 25 eurokoa izango da (hamabina eurokoa bigarren eta hirugarren umeentzat). Plaza kopurua mugatua dela gogoratu du udalak, baita ere.