Gu Ta Gutarrak

[BIDEOA] Saltsan: familia bat, proiektu berri bi eta ilusio ugari

Ekaitz Herrera 2023ko api. 28a, 11:52

Saltsan katering etxeko kideak proiektu berri bi lantzen harrapatu ditugu oraingo honetan. Zerbait berria dute eskuartean: Saltsan Txan! batetik, eta maiatzaren hasieran egingo den Ardoaren Festa bestetik. Xehetasun guztiak kontatu dizkigute.

Saltsan Txan! proiektuan era guztietako jardunaldiak antolatu gura dituzte. Berdin dastaketak, produktu originalei buruzko saioak zein eta gastronomia musikarekin zein dantzarekin batzeko jardunaldiak. Kontzeptu berri bat sortu dute ardatza bakarraren bueltan: jana eta edana modu berritzaile batean gozatzea. Bestalde, maiatzaren 4tik 6ra bitartean, Ardoaren Festa egingo dute. 4an, EguenSaltsan berezia. Barikuan ardo gozoen dastaketa egingo dute. Zapatuan, berriz, jaia. Zuzeneko musika, hainbat upategitako ardoa eta mokadutxoak eskainiko dituzte. Ekitaldi guztiak Olajauregi hotelean egingo dituzte. Sarrerak salgai daude.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!