L´Atelierreko 500 dantzarik parte hartuko dute Dantzaren Nazioarteko Egunean

Aritz Maldonado 2023ko api. 27a, 11:45

Egun osoko egitaraua prestatu dute Landako Gunean zapaturako. 

Zapatuan, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, L´Atelier dantza eskolako ikasleek erakustaldia egingo dute Landako Gunean. Guztira, 500 dantzari inguru batuko dira, diziplinia askotakoak. 10:00etarako umeentzako tailerrak antolatu dituzte. Dantza erakustaldiak 11:00etan hasiko dira, ballet klasikoko ikasleekin; 12:30ean San Agustinaldeko barandan erakustaldia eskainiko dute, eguraldiak lagunduz gero. Arratsaldean, ostera, dantza moderno, garaikide eta urbanoen txanda izango da, 16:00-19:00 bitartean. 

Landako Gunean errifak salduko dituzte egunean zehar, eta barra ere egongo da. Arratsaldean errifaren zozketa egingo da. Oiane Azkonizaga dantza akademiako arduradunak nabarmendu du bertan batutako dirua txapelketetan parte hartzen diren familiei emango zaiela "oso osorik". "80 ikasle inguru txapelketen zirkuituan, eta dituzten gastu handiei aurre egiteko baliatuko da zapatuko ekimenean batutako dirua". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!