Gaur, apirilaren 26a, Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna da, eta Bilgune Feministak Inoiz ez da berandu bollera izatea erabakitzeko adierazpena kaleratu du. Durangoko Bilgune Feministak bat egin du irakurketagaz, eta adierazpen horixe bera helarazi dio hedabide honi. Testuan jasotzen dutenez, "bollera izatea sistema heteropatriarkalari eta heteroarauari bide disidente bat irekitzeko tresna" da, "erabaki multzo bat, praktika multzo bat". "Familia nuklearrari alternatiba bat eraikitzeko bide bat da bollera izatea. Bestelako harreman ereduak sortu eta gizartea bestela egituratzeko bideak egitea", diote. "Norbanako disidente ugari" batzera deitu dute, modu kolektiboan, "sisteman eragiteko". "Bollera egin egiten da eta ez da inoiz berandu bollera izatea erabakitzeko", bukatu dute adierazpena.