Antso Estegiz kalea berritzeko lanak lehiaketa publikora atera dituzte

Anboto 2023ko api. 25a, 13:45

Obran interesa duten enpresek maiatzaren 22ra arteko epea izango dute proiektuak aurkezteko. Udal arduradunek lanak udan hastea gura dute.

Durangoko Udalak lizitaziora atera du Antso Estegiz kalea berritzeko lehen fasea 756.449 euroko aurrekontuarekin. Obrek 3.700 metro karratuko azalera hartu dute, eta udalaren esanetan, kalea "oinezkoentzat berreskuratzea" izango da lanen helburu nagusia. Aparkalekuetan gorabeherarik egon ez dadin, udalak 100 plazako aparkalekua egin gura du Larrasoloetan. Antso Estegiz berritzeko lanak fase bitan banatu dituzte. Lehenengo fasea Larrasoloetatik Erretentxura doana da. Bestea, Erretentxutik Komentukalera doana. Obrek zortzi bat hilabete iraungo dute, hasten diren unetik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!