Durango Kirol Taldeko gazteak Bizkaiko txapeldun geratu dira atletismoan

Anboto 2023ko api. 25a, 09:27

DKTko neskak podiumaren erdian. Eskuman, Bidezabaleko nesken taldea.

Durangon jokatu zen txapelketa joan zen zapatuan.

Durangoko atletismo pistak 20 urtez azpiko Bizkaiko txapelketa hartu zuen joan zen zapatuan. Durango Kirol Taldea (DKT) nagusi izan zen emakumeetan 117,5 punturekin, Artunduagaren (101) eta Bidezabalen (90) aurretik. Mutiletan, berriz, hirugarren geratu ziren (94), Getxoren (101) eta Artunduagaren atzetik (94). Talde bien puntuak gehituta DKT txapeldun geratu zen 211,5 punturekin.

DKTko nesken eta mutilen taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!