Andra Mariko elizpea berritzeko lehen fasea amaituta, zabalik dago arkupearen ekialdeko partea

Anboto 2023ko api. 25a, 08:00

Arkupearen mendebaldeko zatia zarratu dute perimetralki, hobekuntza lanekin jarraitzeko.

Durangoko Udalak hainbat berritze lan egin ditu arkupearen egurrezko egituran. Arkuetan mantentze lanak eta garbiketa lanak egin, eta eremuak indartu dituzte. Egituretako batzuk uragatik eta denboraren joanagatik egoera txarrean daudela dio udalak. Usoei begirako tratamendu bat ere aplikatu dute, eta datorren astean argiztapen sistema berri bat ipiniko dutela iragarri du udalak. Bi faseak amaitutakoan garbiketa integral bat egitea dute aurreikusita.

Lanen hasierako inbertsioa 620.800 eurokoa da. Horietatik 200.000 diru laguntza publikoetatik jaso ditu udalak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!