Andereak elkarteak "indarkeria matxistaren kontrako konpromiso zehatzak" eskatu dizkie alderdi politikoei

Anboto 2023ko api. 24a, 12:38

Apirilaren 27an elkarretaratzea egingo dute Andra Marin, arratsaldeko 18:30etan. Hilabete honetan ezagutzera eman den sexu erasoa ere gaitzetsiko dute.

Elkartearen iritziz, "ezin da indarkeria matxista existituko ez balitz bezala ezkutatu". "Indarkeria kasu guztien zabalkunde publikoa" egitea eskatu diete alderdi politikoei, "biktima guztiak salaketa jartzera animatzeko eta kontzientziazio soziala sustatzeko". Alde horretatik, "berdintasunezko gizartea eraikitzeko konpromisoa" eskatu diete politikariei. Honako proposamen hauek aurkeztu dituzte:

  • Indarkeria matxista mota guztien biktimei arreta integrala emateko zerbitzua.
  • Ikuspegi feminista udal jarduera osoan txertatzea.
  • Sexuaren arabera bereizitako datuak biltzea, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezartzeko, eta horiek aztertuta erantzun politiko egokia eta eraginkorra ematea.
  • Herritar guztiak emakumeen aurkako indarkeriaren aurka deitutako ekintzetan parte hartzera eta berdintasuna aldarrikatzera gonbidatzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!