Udaleku eskaintza zabala Durangon, 3 eta 14 urte arteko umeentzat

Anboto 2023ko api. 24a, 11:50

Udari begira, Durangoko Udalak Udaro aisialdi programa prestatu du. 500 plaza eskainiko dituzte udalekuetan, programa desberdinetan banatuta.

Udalekuetan izena emateko epea apirilaren 24an zabalduko dute, eta maiatzaren 4ra arte egongo da inskribatzeko aukera. Honako udaleku eskaintza prestatu dute adin-tarte bakoitzeko:

Programa
Adina
Lekua
Datak
Ordutegia
Txiki txoko 3-5 urte Landako Gunea

Ekainaren 26tik uztailaren 7ra 

Uztailaren 10etik 21era

Astelehenetik barikura

9:00 - 14:00

Hiri kanpamendua 6-10 urte Landako Gunea

Ekainaren 26tik uztailaren 7ra 

Uztailaren 10etik 21era

Astelehenetik barikura

9:00 - 14:00

Abentura 11-14 urte Landako Gunea

Ekainaren 26tik uztailaren 7ra 

Uztailaren 10etik 21era

Astelehenetik barikura

9:00 - 14:00

Ingelesez olgetan 7-14 urte Intxaurrondo

Ekainaren 26tik uztailaren 7ra 

Uztailaren 10etik 21era

Astelehenetik barikura

9:00 - 14:00

Kirol udalekua 7-14 urte Landako Gunea Uztailaren 24tik abuztuaren 4ra

Astelehenetik barikura

9:00 - 14:00

Aurrematrikula apirilaren 24tik maiatzaren 4ra zabalduko dute lotura honetan. Matrikulen formalizazioa 9tik 16ra egingo dituzte.

Prezioak

  • Hamabostaldi bat: 90 euro.
  • Bi hamabostaldi: 150 euro
  • Deskontuak %20koa bigarren anaia-arrebaren izen ematean. Familia ugarietan, %20 lehenengoari, %30 bigarrenari %50 hirugarrenari. 

Informazio gehiago 630815243 whatsapp zenbakian eta intxaurrondo@durango.eus helbide elektronikoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!