Bilborako trenaren maiztasuna 15 minutukoa izatea eskatuko du Durangoko EAJk

Anboto 2023ko api. 24a, 09:56

Euskal Trenbide Sareak egokitzapenak egingo ditu Zornotza eta Gernika arteko trenbidean, Gernika eta Bilbo arteko trenen maiztasuna hamabost minutukoa izan dadin. EAJk maiztasun hori eskatuko du Durangorako.

Euskal Trenbide Sareak lehiaketa publikora atera du Zornotzatik Gernikara doan tarte batean trenbidea bikoizteko proiektua. Zugastieta aldean (Muxika) egingo dituzte lanok, eta horri eskerrak, etorkizunean, Euskotrenek hamabost minutuko maiztasunagaz eskainiko du Gernika eta Bilbo lotzeko tren zerbitzua. Durangoko EAJk ispilu lez erabili gura du Garraio Sailak iragarritako neurria, eta maiztasun hori bera eskatu du Durango eta Bilbo arteko linearako: "Durangarrek trena erabiltzea gura badugu, ezinbestekoa da maiztasunak hobetzea. Inbertsioak eginda daude, eta uste dugu 15 minutuko maiztasunak lehenbailehen ezarri beharko liratekeela", adierazi du Mireia Elkoroiribe bozeramaileak. Era berean, EAJk gogoratu du Durango-Bilbo linean trenbidea bikoizteko lanak duela 10 urte baino gehiago egin zirela, eta "hala ere", eskualdeko herritarrek 30 minutuko maiztasuna izaten jarraitzen dutela. Durangoko EAJk azaldu du mugikortasun iraunkorra eta izango dela bere "lehentasunetako bat". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!