[EGITARAUA] Auto klasikoen topaketagaz hasiko dituzte Herriak antolatutako jaiak Durangon

Anboto 2023ko api. 25a, 08:53

Auto klasikoen kontzentrazioa Durangon (Artxiboko irudia).

Auto klasikoen kontzentrazioa eta bigarren eskuko merkatua dira jaietako ekimen batzuk.

Herria auzo elkarteak urteroko jaialdia antolatuko du maiatzaren lehenaren harira Durangoko Herria tabernaren inguruan. Zapatu honetan —apirilak 29— auto klasikoen 4. kontzentrazioa egingo dute, 30 urte baino gehiago dituzten ibilgailuekin. 11:30ean, 30 kilometroko ibilbideari ekingo diote Durangotik. Bueltan, 12:30 inguruan, luntxa egongo da denentzat eta, 13:30ean, sari banaketa egingo dute.

Hurrengo egunean, domekan, bertso emanaldia antolatuko dute Herriak eta Durangoko bertso eskolak. Gorka Pagonabarraga, Ander Sarriugarte eta Ixone Asategi Herria tabernaren ondoan ariko dira bertsotan, 12:30ean. Egun berean Artisautza Azoka antolatuko dute 11:00etatik 15:00etara. Honako postu hauek egongo dira: Warmi lurra, Puochinah, Montse, Timba pirata, Eneko Arietaorbe, Kukupraka, Dzemento, Alaui Concept, Maimai sorkuntzak, Aiama koadernoak, Gorakat, Velleta, Botxinche, Arima Basque Brand, Mi casita del muerdago eta 7 turbantes.

Astelehenean, berriz, bigarren eskuko azoka egongo da Katazka eta Mugarra tabernen arteko parkean.

APIRILAK 29, ZAPATUA

  • 10:30-13:30 Ibilgailu klasikoen kontzentrazioa.
  • 17:00 Potx Magoa. Umeentzako ikuskizuna.
  • 21:00 DJ Ainhoa.

APIRILAK 30, DOMEKA

  • 11:00 Artisautza Azoka.
  • 12:30 Bertso saioa Durangoko bertsolari gazteekin.
  • 17:00 DJ Kaktus. Umeentzako azoka.
  • 21:00 Erromeria Old Berri Band taldeagaz.

MAIATZAK 1 - ASTELEHENA

  • 10:00 Kalejira eta txapligoak.
  • 11:00 Bigarren eskuko azoka Mugarra eta Katazka tabernen artean.
  • 11:00 Txirringa buelta.
  • 12:30 Kriskitin Dantza Taldea.
  • 16:30 Tute txapelketa.
  • 17:00 Zure esku, denentzako egurrezko jolasak Otamotzenan.
  • 18:00 Txokolatada.
  • 19:00 Igel txapelketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!