Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 52 urteko gizonezkoa atxilotu du Durangon, droga-trafikoaren ustezko delitua leporatuta. Bere etxean hiru kilo anfetamina eta 10.000 euro baino gehiago topatu dituzte. Astelehenean gertatu zen guztia, polizia patruila bat "genero-indarkeriaren esparruko ustezko eraso batzuengatik abiarazitako polizia-jarduketa baten esparruan". Jarduketa horren barruan "bi pertsona" atxilotu zituztela dio Ertzaintzak.
Egitate horiek ikertzen ari zirela, agenteak atxiloketak egin zituzten etxean sartu ziren epailearen aginduz. Atxilotuetako batek droga-salmentarekin eta banaketarekin zerikusia izan zezakeen susmoa izan zuten. Miaketan, hiru kilo anfetamina sulfato eta nahasteko erabili ohi den kafeina anhidroa topatu zituezten. Baita droga banatzeko erabili ohi den materiala ere. Balantzak, dosi txikiak prestatzeko plastikozko elementuak eta termozigilatzea egiteko makina. Miaketan, 10.000 eurotik gora topatu zuten dirutan. Ertzaintzaren arabera, topatutako anfetamina kopuruak 40.000 euroko balioa izan dezake merkatuan. Epaileak atxilotua Basauriko kartzelara eramateko agindua eman zuen.