Wadokan kluba 33 dominekin itzuli da Guadalajarako txapelketatik

Anboto 2023ko api. 18a, 09:59

Wadokan taldeko kirolariak Guadalajaran.

Irabazitako dominetatik 15 urrezkoak izan dira.

Ninjutsu Wadokan kirol klubak estatu mailan erreferentea den Guadalajarako arte martzialen txapelketan parte hartu zuen joan zen zapatuan. 4 eta 54 urte arteko 16 kirolarien artean 33 domina irabazi zituzten: urrezko 15, zilarrezko 11 eta brontzezko 7. Wadokan dominarik gehien irabazi zuen bigarren kluba izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!