Batxilergo artistikoko ikasleen lanak erakutsiko dituzte 'Gorputzez' erakusketa berrian

Anboto 2023ko api. 17a, 18:00

Lan artistikoak San Agustin Kulturguneko sarreran ipiniko dituzte erakusgai. Inaugurazioa eguen honetan egingo dute eta lanak  apirilaren 28ra arte egongo dira ikusgai. 

Fray Juan Zumarraga institutuko batxilergo artistikoko 1. eta 2. mailako ikasleek erakusketa berezi bat prestatu dute. Diziplina artistiko ugari zeharkatu dituzte erakusketa kolektibo batean. Erakusketak Gorputzez du izena, eta "haitzuloetako lehen marrazkietatik gaur egungo multinazionalen iragarkietara arteko bidaia bat" egitea proposatzen dute. Sorkuntza artistikoak San Agustin Kulturguneko sarrera-gelan ipiniko dituzte ikusgai. Inaugurazio ekitaldia eguen honetan bertan egingo dute, arratsaldeko 17:00etan. Erakusketa apirilaren 28ra arte egongo da ikusgai.

Erakusketa antolatu duten kideen esanetan, "beharrezkoa da gaur egungo ikus-kulturarekiko begirada kritikoa garatzea eta unibertsaltzat jotzen diren edertasuna moduko kontzeptuen atzean gordetzen den eredua berrikustea, edertasun idealetik haratago, gorputz errealez osaturiko iruditegi berri bat eraiki ahal izateko". Alde horretatik, honako galdera hau ipini dute mahai gainean: "Nolakoak dira gure gorputzak? Gorputz errealak vs. idealak". Herritarrak gonbidatu dituzte erakusketa bisitatzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!