Durangoko Turismo Bulegoak 479 bisita izan ditu Aste Santuan

Anboto 2023ko api. 17a, 12:04

Bisitari kopuruak %293 egin du gora iazko datuekin alderatuta. Izurriaren aurreko estatistikak aintzat hartuta, 2019ko datuekin alderatuta, bisitak %30 igo dira. 

Durangoko Turismo Bulegoak Aste Santuko bisitarien estatistikak kaleratu ditu. Apirilaren 5etik 9ra bitartean 479 bisitari jaso ditu Turismo Bulegoak. Iaz baino %293 gehiago eta 2019an baino, izurria baino lehen baino, %30 gehiago. Bisitarien %35 Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak izan dira. Hortik kanporakoak izan dira bisitarien %40. Udalaren berbetan, bisitarien gorakada "seinale pozgarria" da turismo industriarentzat. Aste Santuko erreferentzia nagusiak Arte eta Historia Museoa, Durangoko Pasinoa eta apirilaren 7an ospatutako Tontolapiko Eguna bezalakoak izan dira. Udalak aurreratu du aurrerantzean turismoa sustatzeko plan jasangarria egingo duela 2022-2026 aldian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!