Oier Ariznabarretak Berako Mendi Maratoi erdia irabazi du bere ibilbidean zortzigarren bider

Anboto 2023ko api. 17a, 11:05

Oier Ariznabarreta helmugara heldu zen unea. (Argazkia: Lorea Arroabarrena / Manttale Mendi Lasterketa Taldea)

Atzo jokatu zuten Beran Berako Mendi Maratoi Erdiaren XVII. edizioa. Guztira 491 korrikalarik parte hartu zuten.

Oier Ariznabarretak neurria ondo hartu dio Berako maratoi erdiari. Atzo zortzigarren bider irabazi zuen 21 kilometroko lasterketa. Orain hurrengo garaipena iaz lortu zuen.

Durangarraren atzoko denbora honako hau izan zen: 1.41.39. Beñat Katarain eta Imanol Kañamares izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Ariznabarreta lehenengo metrotik gailendu zen lasterketan, eta Larhundik, ibilbideko punturik altuenetik pasatzean, lau minutu ateratzen zizkion bigarren sailkatuari. 

Emakumeetan Ainarra Urrutia erraz nagusitu zen bere lehenengo lasterketan. Mailaz maila izandako irabazle guztiak erran.eus atarian ikusi daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!