Durango Kirol Taldea bigarren sailkatu da Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan

Anboto 2023ko api. 16a, 16:07

Lloret de Marren (Herrialde Katalanak) antolatu dute lasterketa.

Lasterketan parte hartu duten taldekideak Aitor Ajuria (Otxandio), Eki Imaz (Agurain), Irazu  Aranburu (Mallabia) eta Ibai Ormaetxea (Arrasate) dira. Gontzal Murgoitio elorriarrak ezin izan du parte hartu lesio baten eraginez. Txapelketa honetan Durangoko taldea bigarren sailkatzen den hirugarren aldia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!