Sexu eraso bat salatu dute Durangon

Anboto

Udalak eman du erasoaren berri. “Gaitzespena eta arbuioa” agertu dituzte.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez, sexu eraso bat gertatu da herrian. Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa indarrean sartu dute eta arreta eskaini diote biktimari. Udalak “gaitzespena eta arbuioa” agertu ditu erasoaren aurrean, eta gaineratu du bere esku dagoen guztia egingo duela indarkeria matxista desagerrarazi eta gizartea errespetuan hazteko. Herritarrak deitu dituzte mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioetan parte hartzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!