31 establezimendu batu dira 'Taberna Atseginak' egitasmora

Anboto 2023ko api. 2a, 10:00

Egitasmoa pertsona nagusiak laguntzeko asmoz sortu da, kalean daudela komunera joan behar izaten dutenerako. Tabernez gainera, 7 udal eraikin ere batu dira.

Durangon Taberna Atsegina egitasmoa ipini dute martxan, herriko pertsona nagusiek komunera joateko izan dezaketen beharrizanari erantzuteko. Dinamika berri hau Durango Lagunkoiak ondu du herriko ostalariekin batera. Egitasmoan inskribaturiko tabernek argazkian ageri den ikurra izango dute ipinita tabernetan, eta horrekin adieraziko diete beharrizana dutenei, komunera lasai, konpromisorik gabe, joateko aukera dutela. Honak establezimendu hauek batu dira egitasmora: Mikeldi taberna, Arripu taberna, Herria taberna, Lupetza taberna, Ibaizabal kafetegia, Urko bodega, Mugarra kafetegia, Pol Pol taberna. Alex kafetegia, Durango Rugby taberna, Jai Berri taberna, Ibaizabal ikastolako taberna, Aline kafetegia, San Fausto taberna, Lezuri kafetegia, Amalur taberna, Tabira Etxea, Napozt, Ai ama, Gora Gora, Lorena, Kuttun, Zero, Andaluzia Zentroa, Kobika, Canalejas, Puerta Del Sol, Intxaurre, Palentinoa, Landako taberna eta Pitxi kafetegia. 

Udal eraikinen artean honako hauek daude: Landako I eta II kiroldegiak, Bizenta Mogel biblioteka, Intxaurrondoko Guneak, Landako Gunea, Adinekoen udal egoitza eta Turismo Bulegoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!