"Ostiralean 2 medikutik bakarra egon zan eta igandean 3tik bakarra. Ondorioz jende piloa pilatu zen eta zelariak etxera bidali behar izan zituen herritarrak beranduago etor zitezen. Gertatu da baita Basauriko medikua joan behar izatea Durangoko etxeko abisuak egitera ala asteburu honetan Lekeition gertatu bezala, medikuaren ordez bi erizain egotea. Egoera jasangaitza eta onartezina da. Tamalez, gero eta sarriago gertatzen ari dena", azaldu dute ohar batean. Azken kasu horretan sakondu dute. "Emergentzia baten aurrean, erizainak ezin du medikuaren agindurik barik medikazioa eman. Emergentzia batek berehala artatua izatea eskatzen du eta telefono bidezko bitartekaritza bat ez da segurtasunez egin daitekeen artatzea".