Kiroldegietako langileek protestan jarraituko dute, enpresen proposamenak "ez baitira nahikoak"

Anboto 2023ko mar. 31a, 13:02

Open kiroldegi pribatuak ateak zarratu zituenetik udal kiroldegietara doazenen kopurua "nabarmen" igo dela diote. Hori dela eta, ELAk, "oinarrizkotzat" jo du "langile horiek bertaratzea".

Durangoko udal kiroldegietan greban dauden azpikontrataturiko langileek protestekin jarraitzea erabaki dute. Joan zen barikuan zerbitzua kudeatzeaz arduratzen diren bi enpresekin batu ziren. ELA sindikatuak azaldu du enpresek hainbat proposamen egin zituztela gatazka konpontze aldera, baina sindikatuak "baztertu" egin ditu proposamenok, nahikoa ez direlakoan. Diotenez, Open kiroldegi pribatuak ateak zarratu zituenetik udal kiroldegietara doazenen kopurua "nabarmen" igo da. Hori dela eta, ELAk, "oinarrizkotzat" jo du "langile horiek bertaratzea". Fitness aretoa zabalik dagoen orduetan, langileek haien "presentzia eskatzen" jarraituko dutela diote. "Herritarrekiko erantzunkizunagatik" eta "zerbitzuaren kalitateagatik" egingo dutela diote. Bestalde, "haserrea" eragin die jasoriko beste proposamen batek. ELAren esanetan, enpresek proposatu zuten "eskolak Fray Juan Zumarraga institutura eta Landako Eskolara" eramatea. "Erabaki horiek, benetan, gogoeta objektibo baten ondorio dira?", galdetu dute. Durangoko Udalari dagokionez, beharginek udalak noiz jasoko zain daudela diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!