Durangoko Gazte Koordinadora Sozialistak udal azpiegituren "izaera pribatua" salatu, eta San Faustoko frontoia debalde erabili ahal izatea eskatu du. Adierazi dutenez, proposamenak "harrera ona" izan dua gazteen artean, eta proposamenaren ibilbidea "errelebantea" izango dela diote. Auziari buruz berba egiteko asanblada irekia egingo dute San Faustoko frontoiaren parean. Martxoaren 31n egingo dute, 19:00etan.